Borrar

Urnieta

Mintzalagun programak bidelagunak behar ditu

El Diario Vasco

urnieta.

Osteguna, 6 azaroa 2025, 20:35

Comenta

Mintzalagun programak Euskaltegitik kanpo euskara praktikatzea du helburu. Horretarako, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzen ditu. Aproposa da euskaraz aritzeko zailtasuna, ohitura falta, lotsa edota beste edozein oztopo dutenentzat. Urnietan, Mintzalagun talde bat osatu nahi dute astelehen arratsaldetan aritu ahal izateko eta, horretarako, Bidelagun bila ari dira.

Urtero bezala, 2025-26 ikasturtean hasi dira martxan Mintzalagun taldeak, eta lau talde osatu dira orain arte: Astelehenetan, 10:00etan, Euskaltegian; ostegunetan, 10:00etan, Guria tabernan; ostegunetan, 18:00etan, Guria tabernan; eta Hika-lagun taldea, ostegunetan, 17:00etan, Guria tabernan.

Herritarren batek astelehen arratsaldeko taldean Bidelagun moduan aritu nahi badu, Urnietako AEK Euskaltegiarekin jarri behar du harremanetan, 662 338747 telefonoan edo urnieta@aek.eus helbidean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mintzalagun programak bidelagunak behar ditu