Urnieta
Laburbiraren zine-foruma gaur arratsaldean eskainiko da Lekaio kultur etxean19:00etan hasiko da eta Euskaraldiaren programazioaren barruan antolaturiko ekintzetako bat da
El Diario Vasco
urnieta.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:18
Laburbiraren zine-foruma ikusi ahal izango da gaur, maiatzaren 15ean, Lekaio kultur etxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan Bagararen eskutik.
Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da. Zirkuituaren helburua bikoitza da: Batetik, ikus-entzunezko sorkuntza euskalduna sustatzea eta, bestetik, zinemagileei beren lanak erakusteko eta herritarrei ezagutarazteko aukera eskaintzea. Euskaraldiaren programazioaren barruan antolaturiko ekintzetako bat da.
Bestalde. mendia gustuko dutenek esperientzia desberdin bat bizitzeko aukera izango dute Zapantuzen eskutik, izan ere, irteera antolatu du Adarrara gauez igotzeko bihar, maiatzaren 16ean. Abiapuntua 21:00etan izango da Besabin. Euskaraldiaren programazioaren barruan antolaturiko ere ekintzetako bat da.
Partaidetza
Iragan astean abiatu zen aurrekontu irekien partaidetza prozesu berri bat, herritarrei aurrekontuaren eraketan parte hartzeko aukera eskainiz beste behin. Urnietarrak izango dira proposamenak egingo dituztenak eta prozesura bideraturiko 150.000 euroekin gauzatuko diren proiektuak aukeratuko dituztenak. Orain, prozesua lehen fasean aurkitzen da, proposamenak egitekoan, hain zuzen. Herritarrek, ohiko moduan hainbat bide dituzte parte hartzeko: Hala nola, udalaren webgunea, APP-a eta herrian zehar kokaturiko buzoi eta kutxak. Horretaz gain, maiatzaren 16an eta 17an informazio karpa ipiniko da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.