'Itsasotik' operaren aurrestreinaldia gaur arratsaldean, Saroben
Easo Eskolaniak eta Easo Gazte Abesbatzak «Itsasotik» operaren aurrestreinaldia eskainiko dute gaur Sarobe arte eszenikoen gunean. Donostiako Musika Hamabostaldiaren ekoizpena da eta datorren abuztuaren 8an izango da estreinaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Sarrerak gaur bertan erosteko aukera egongo da txarteldegian ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago. Online ere erosi daitezkee. 'Itsasotik' piano, errezitatzaile, tiple, soprano eta haurren abesbatzarako idatzitako ipuin musikala da, 'Les chants de la mer' obran arnas hartzen duena.