Beste Urtaroak eta Voodoo Charms taldeen kontzertuak abenduaren 12an
'KatapultaTour Gipuzkoa' ekimenaren bitartez Beste Urtaroak eta Voodoo Charms taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da abenduaren 12an Saroben.
Alde batetik, Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Maria Soriazu eta Andoni Etxebeste dira Beste Urtaroak taldea osatzen dutenak. Eta bestetik, 2020 urtea aukeratu du Voodoo Charms taldeak musika merkatuan sartzeko eta bizi dugun egoera zaila kontuan hartuta ere, zorioneko taldea dela esan daiteke. Izan ere, aurkezpen ofiziala egin eta 'KatapultaTour' ekimenean parte hartzeko aukeratutako taldeetako bat izan da.
'KatapultaTour Gipuzkoa' musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, Foru Aldundiak bultzatzen du eta bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea (gazteei arreta berezia emanez), eta Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea.
Gonbidapenak Saroben
Kontzertuak ikusteko interesa dutenek Sarobeko bulegoan eskura ditzakete gonbidapenak. Online ere lortu daitezke.