Mintzodromoa Lasarte-Orian
Okendo plazan elkartu ziren euskaltegietako ikasleak eta giro lasaian hizkuntza praktikatu nahi duten euskaldunak
DV
Asteazkena, 3 abendua 2025, 14:30
Euskararen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan, atzo goizean Mintzodromoa antolatu zuen Udaletxeak, Ttakun Kultur Elkartearekin elkarlanean. Okendo plazan elkartu ziren bereziki Lasarte-Oriako euskaltegietako ikasleak eta giro lasaian hizkuntza praktikatu nahi duten euskaldunak. Ekimenaren helburua euskararen erabilera sustatu eta erabilera hori kalera ateratzea izan zen, jendea Mintzodromoan euskaraz solasean jarriz.