Borrar
Mikel Artola final-laurdenetarako saikatu zen. TXEMA

Lepo bete zen Kultur Etxea Bertsolari txapelketan

El Diario Vasco

LASARTE-ORIA.

Osteguna, 10 urria 2019, 00:23

Comenta

Joan den larunbatean, arratsaldeko 5etan hasita, Manuel Lekuona kultur-etxean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako azken saioa jokatu zen. Saioa hasi aurretik sarrera guztiak salduta zeuden, eta batek baino gehiagok bueltako bidea hartu behar izan zuen. Hauek ziren parte hartu zuten bertsolariak: Mikel Artola, Iñaki Zelaia, Eneko Araiztegi, Aitor Salegi, Oier Aizpurua eta Unai Izagirre. Gai- jartzaile lanetan Imanol Artola 'Felix' amezketarra aritu zen. Mikel Artola alegiarra izan zen irabazlea 429 punturekin. Bera izango da saio honetatik aurrera egingo duen bakarra, gainerakoen jardunak ez baitzuen gehiagorako eman. Egia esan, saioa pattal samar, hotz samar hasi zen, akats dezenterekin, eta azken txanpa arte ez zuten bertsolariek entzuleen arreta eureganatzen asmatu.

Bestalde, final-zortzirenetako azken saioa zela kontuan izanda, bertan jakin ahal izan genuen non eta noiz kantatuko duten final-laurdenetan sailkatu direnak. Gure herriko bertso-eskolan aritzen direnei dagokienez, esan Beñat Iguaran eta Asier Azpiroz saio berean arituko direla, Andoaingo Basteron hain zuzen ere, urriaren 19an. Unai Muñoak Eibarrera joan beharko du urriaren 26an, eta azkenik, Ane Labaka Azkoitian arituko da azaroaren 2an. Saio guztiak arratsaldeko 5etan hasiko dira. Dezente berotu da giroa azken asteotan, eta handia da dagoen ikusmira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lepo bete zen Kultur Etxea Bertsolari txapelketan

Lepo bete zen Kultur Etxea Bertsolari txapelketan