Lasarte-Oria
Lasarte-Oria, gaur gauean Korrikara batzeko prest
Secciones
Servicios
Destacamos
Lasarte-Oria
Lasarte-Oria, gaur gauean Korrikara batzeko prestOrdu gutxi barru Korrikak herria hartuko du, 22:00ak aldera, eta Lasarte-Oria prest dago jada. Larunbateko aurkezpen ekitaldiaren ondoren, norbanakoek eta eragileek petoak dituzte euskararen alde kilometroak egiteko. Maider Segurolak aurkezturiko galak herriko hainbat kulturgileren parte hartzea izan zuen: Kukuka antzerki eta dantza eskola, Alboka abesbatza, Muntteri AEK euskaltegia, Erketz dantza taldea, Jalgune elkartea, Xumela abesbatza eta Earra bertso eskola. Euskararekin eta euskal nortasunaren aldeko konpromisoa erakutsi zuten guztiek Manuel Lekuona kultur etxeko eszenatokian.
Lekukoa Lasarte-Oriara astearte gauean iritsiko bada ere, egunean zehar hainbat jarduera egongo dira, herria euskararen festan murgilduz. Ikasleek Korrika Txikia burutuko dute Okendo plazatik aterata zirkuitu itxian. 11:00etan izango da, eta ordubeteko iraupena izango du. Arratsaldean, berriz, lau gunetan zirku tailerra egingo da, 17:30etik 19:30era biatartean. Bukatu ondoren, herriko elkarte gastronomikoek prestatutako pintxo-dastaketa eskainiko dute. Bitartean, Ingu Deu txarangak eta txistulariek festa-giroa jarriko dute kaleetan zehar, 21:00ak arte.
Korrikaren lekukoa 22:00ak aldera iritsiko da Urnietatik, eta herrian barrena 16 kilometro egin ondoren, gutxi gorabehera, Zubietako bizilagunei emango zaie, Hipodromo etorbidean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.