Borrar
Hernaniko Martindegi auzoan San Fermin jaiak ospatuko dira urtero bezala ekintza ezberdinekin.
Hernani

Ostiraletik igandera arte San Ferminak ospatuko dituzte Martindegi auzoan

Asteburua izango dute ekintzaz betea, aurten ere ez baitira faltako zaldi-dema, herri kirolak edo platano dantza

María Cortés

Hernani

Jueves, 3 de julio 2025

Urtero bezala, sanjoanak eta gero, sanferminak ospatzen dira, kasu honetan, Martindegi auzoan. Giro ederra espero da lau eguneko festan, eta prest dira auzotarrak, gozatu, eta inguratzen direnei gozarazteko.

Jaiak ostiral eguerdian hasiko dira, 12:00etan, auzoan zehar egingo den kalejirarekin. Ondoren, haur jolasak eta buruhandiak. Arratsaldean berriz, 17:00etan, Andoni Magoa bere 'Desorekatua' ikuskizuna eskainiko du. !7:30etan, LIV Tiro Karabina lehiaketa. Izen-ematea, arratsaldeko 18:00ak arte. Ordu horretan, puzgarriak. Eta 19:00etan, dastatzeko tortilak jasotzea. Herri kirolen txanda izango da ordu horretan ere. Lau emakume aizkolari beraien arteko deman arituko dira: Malen Barrenetxea eta Nerea Arruti, Irati Astondoa eta Laiene Pikabea.

Afaldu aurretik egarria dena asetzeko, sagardo dastaketa eta pintxo jana antolatu duten auzotarrek., Ondorengoak izango dira parte hartuko duten sagardotegiak: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Akarregi, Indioene, Bereziartua eta Mendizabal. San Fermin jaien lehen eguna, 23:00etan ospatuko den Itzal taldearen erromeriarekin amaituko da.

Ondo pasatzeko gogoz iritsiko dira auzotarrak asteburura. Larunbatean, 10:30ean, 'Mobida', auzoko etxeetara urteroko bisita txikitilarien laguntzarekin. Eguerdian, 13:00etan, goiko aristian oroigarri xume bat 'gure artean ez daudenentzat'. Tturko familiari eskertza, ematen diguten harreragatik. Eta 14:30ean, auzo bazkaria.

Arratsaldean, 18:00etan, apar festa Laket tabernak antolatuta. Eta zezen mekanikoa ere. 19:30ean, arratsaldeko dantzaldi saioa 3ttu taldearekin. Gauean berriz, 22:30etan, Zaldi dema: Hernaniko Inaxio Zerain eta Zumaiako 'Etxetxo'. Jarraian dantzaldia 3TTU taldearekin. Ondoren, Martindegi festetako platano dantza lehiaketa xelebrea.

Igandean, berriz, goizean goiz diana Astigarragako Txirriskla txistularien eskutik.Eguerdian, 12:30etatik aurrera, Euskal Festa: aizkolari eta harrijasotzaileekin. 13:00etan, bertsolarien saioa: Amets Arzallus eta Andoni Rekondorekin.

Bazkaldu ondoren, 17:30ean, toka txapelketa nagusia (Gurutzeta sukaldeak antolatuta), puzgarriak eta bertsolarien bigarren saio bat, Amets Arzallus, Andoni Rekondo eta Maialen Arzallusekin. 19:30ean, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. Ondoren, kalejira auzoan zehar.

Aurten, jaiak astelehenera arte luzatuko dira. Auzoko hildakoen aldeko meza ospatuko da, 11:00etan. Ondoren, hamaiketako Oialume tabernaren eskutik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostiraletik igandera arte San Ferminak ospatuko dituzte Martindegi auzoan

Ostiraletik igandera arte San Ferminak ospatuko dituzte Martindegi auzoan