Hernani
Igande euritsua Euskal JaietanAstelehena, 22 iraila 2025, 20:22
Asteburu bizia herriko erdigunean, Euskal Jaien egitarauari esker. Ostiral eta larunbatean bero handia izan bazen protagonista, igandean erabat aldatu zen eta euria oso presente egon zen, ekitaldien zati handi bat lekuz aldatu behar izan zelarik. Atsegindegi estalkia operazio gune bihurtu zen, bertan sagardoen dastaketa, trikitilarien emanaldia eta arratsaldeko ikuskizunarekin. Egun politak izan dira Hernanin.