Hernani
Hilerrian plakafotovoltaikakOstirala, 14 azaroa 2025, 19:58
Hernaniko hilerrian 50 kw-ko eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarri da. Udalak 62.799 euroko inbertsioa egin du instalazio honetan. Honela, energia berriztagarri gehiago sortuko da udalerrian. Enherkom arduratuko da instalazioaren mantenu lanez. Instalazio fotovoltaiko hau Hernaniko autokontsumo partekatuen sare publiko-komunitarioan parte izango da. Epe motzean, udaletxeko teilatuan jartzen ari diren instalazio fotovoltaikoa ere sare horretara gehituko da.