Borrar

Hernani

Hernaniko baserritarrentzako ordezkapen zerbitzua martxan jarri da

Udazkenean lau ustiategik baliatu dute zerbitzua; 2026an, zabalagoa izango da

El Diario Vasco

hernani.

Larunbata, 29 azaroa 2025, 20:23

Comenta

Hernaniko lehenengo sektoreko ustiategietan ordezkapen zerbitzua martxan jarri da udazken honetan. Zerbitzu honek Hernaniko baserritarrek gaixotasun edo istripu baten ondorioz lanerako ezindua aurkitzen denean, oporrak hartzeko edo karga handiko garaietan ordezko edo langile-laguntzaile bat edukitzeko aukera eskaintzen du. «Horrela, baserriko jardunak ez duela etenaldirik izango bermatzen da».

Irailetik azarora, Hernaniko lau ustiategik erabili dute zerbitzua. 30 egun izan dira ordezkapen-zerbitzuarekin bete direnak.

Udalak lagunduta, Behemendiren bidez eman da zerbitzua. 2.400 euroko ekarpena egin du Udaleko Lehen sektoreko sailak. Horrez gain, baserritarrek ere zati bat ordaindu dute.

Datorren urteari begira, eta zerbitzua lehenengo sektoreko profesionalei laguntzeko egokia eta interesgarria dela baloratuta, Hernaniko ustiategiei eskainiko den ordezkapen-zerbitzua zabalagoa izango da: Zazpi ustiategiri emango zaio zerbitzua eta 65 egun ordezkatuko dira. Udalak 5.300 euro bideratuko ditu.

Interesatuak dauden ekoizleak, Behemendirekin edo Hernaniko Udaleko lehenengo sektoreko sailarekin jarri daitezke harremanetan (Burujabetzen Etxea. Florida, 28. Telefono zenbakia: 943 256347).

Farmazia

Gaur Echeveste farmaziari egokituko zaio guardiako zerbitzua eskaintzea, Elkano kalea, 9.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hernaniko baserritarrentzako ordezkapen zerbitzua martxan jarri da