Hernani
Alorrenea, txapeldunAstelehena, 27 urria 2025, 20:23
Larunbatean, urriaren 25ean, jokatu zen Xalaparta elkartean 29. Sagardo lehiaketa. Bertan izan ziren lehian zortzi etxeko sagardogile: Alorrenea, Altuna, Altzueta, Bereziartua, Eula, Rufino, Itxasburu eta Oialume zar. Sagardotegi bakoitzeko bi botila atera ziren mahaietara, izena ezkutuan zutela zenbakituak eta hala egokitzen moduan. Hirurogei lagun epaile eta zortzi sagardotegiko ordezkariak, denera 144 botila. Xalaparta Elkartearen izenean Anartzek banatu zituen sariak: Irabazlea Alorrenea izen zen 1.031 punturekin eta txapela eta oroigarria jaso zuena. Bigarrena, Altzueta 976 punturekin oroigarria jaso zuen eta hirugarrena aurten Rufino sagardotegia izan da 973 punturekin.