Borrar

Astigarraga

Kizkia taldearen sagardo txapelketaren bigarren hitzordua asteazken honetan

Juan F. Manjarrés

Astigarraga

Asteartea, 9 iraila 2025, 20:25

Comenta

Aurreko urteetan bezala, Kizkia Taldeak sagardo txapelketa antolatu du Gure Izarra Elkartean. Aurten ere lau asteazkenetan ospa-tzen ari da. Hasiera joan den asteazkenean, irailak 3an, izen zen eta gaur bigarren sesioa izango da. Irailak 17an hirugarrena ospatuko da eta finala 24ean. Hogeitalaugarren sagardo txapelketa antolatu da aurten. Sagardoaren balorazioa janarekin egingo da, Gines arrainarekin, Lumagorri hegalekin eta Sulabe ogiarekin. Txapelketan parte hartuko duten 16 sagardogileak: Hernanitik: Altzueta, Akarregi; Aiatik: Izeta; Adunatik: Zabala, Aburuza; Donostiatik: Barkaiztegi; Astigarragatik: Petritegi, Alorrenea, Lizeaga, Rezola; Urnietatik: Oianume, Eula; Lizarzatik: Goikoetxea; Usurbiltik: Saizar; Andoaindik: Mizpiradi; eta Zeraindik: Ohiarte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kizkia taldearen sagardo txapelketaren bigarren hitzordua asteazken honetan