Borrar

Astigarraga

Jai astea datozen egunetan Zipotza Kultur Elkartearen 40. urteurrena ospatzeko

El Diario Vasco

astigarragA.

Asteazkena, 5 azaroa 2025, 20:31

Comenta

Zipotza Kultur Elkartearen 40. urteurrena ospatzen ari dira aurten. Hori dela eta, jai aste bat antolatu dute. Egun hauetan jarduera asko antolatuko dira, asteartean, azaroak 11, sagardo dastaketa batekin hasita. 19:00etan izango da, Zipotza elkartean, Egoitz Zapiain eta Aitzol Lizeagaren eskutik. Aldez aurretik izena eman behar da Zipotzan.

Jardunaldietan bigarren egunean, azaroaren 12an, hitzaldi baten txanda izango da. 'Eskuin muturreko azken olatua' izenburua izango du, Txente Rekondo, nazioarteko geopolitikan adituak, gidatuta. Azaroaren 13an pintxo poteaz gozatzeko unea iritsiko da arratsaldeko zazpietan Zipotza tabernan.

Azaroaren 14, 15, 16 eta 28an ere ekitaldiak izango dira. Ostiralean lau ekitaldi izango dira, haurrentzako jolasekin eta txokolatadarekin 17:00etan, Xagu Xarren laguntzarekin, eta ondoren patata-tortilla lehiaketa 19:00etan. 21:00etan afaria egin ondoren, bingo musikatuaz gozatzeko unea iritsiko da 22:30ean.

Hilaren 15ean Euskal Selekzioa-Palestina partidaz gozatzera hurbilduko dira eta 16an mendi martxa antolatuko dute Zipotzatik abiatuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jai astea datozen egunetan Zipotza Kultur Elkartearen 40. urteurrena ospatzeko