Borrar

Andoain

Parketarrak egitasmoa martxan jarriko dute berriz Goikoplazan eta Zumea plazan

María Cortés

andoain.

Asteartea, 30 iraila 2025, 20:31

Comenta

Andoaingo Udalak Parketarrak egitasmoa jarriko du martxan berriz udazkenean. Beste edizioetan bezala, egitasmoaren ardatzak honakoak dira: familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea; familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea; auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea.

Horretarako, urriaren 7, 8, 14, 15, 21, 22, 28 eta 29 egunetan, Hezten enpresako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Goikoplazan (astearteetan) eta Zumea plazan (asteazkenetan) burutuko dira programa hauen saioak.

Alde batetik, Zabu Zibu egitasmoa 17:15etatik 18:15era izago da; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. «Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea», azaldu dute arduradunek. Bestetik, Txirrintxon saioak, hauek ondoren izango dira, 18:15etatik 19:15era; 6 eta 9urte bitarteko haurrentzat. Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Parketarrak egitasmoa martxan jarriko dute berriz Goikoplazan eta Zumea plazan