Andoain
Irakurketa Kluba ekimeneko saioak, gaur arratsaldean Andoaingo Udal LiburutegianEl Diario Vasco
andoain.
Astelehena, 24 azaroa 2025, 20:14
Udal Liburutegian burutuko da gaur arratsaldean Irakurketa Klubaren hirugarren saioa. 2021ean jaiotako haurrenena 18:00etan hasiko da, eta 2022an jaiotakoenak 17:00etan. Mari Garciak gidatuko ditu guztiak.
Bi aukera daude izena emateko: udal liburutegian bertan nahiz liburutegia@andoain.eus helbidera idatzita. Eta arduradunek ohartarazi dute, «haurrek lagunduko dieten erreferentziazko heldu bat eduki beharko dute».
Irakurketa klubetako proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da, Euskal Haur Literatura abiapuntu harturik, dinamizatzaile batek zuzendutako irakurketa saioetan parte hartzeko. Saio hauen helburua bikoitza da, alde batetik, gozatzeko une bat sortzen da, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin heldu eta haurrek ondo pasatu dezaten.
Bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, euskal haur literaturako baliabideak erakusten dira, eta kontatzeko moduak azaltzen. Azken batean, helduek seme-alabakin literatura modu autonomoan lantzeko gai senti daitezen nahi da.
Guraso eta haurrek ekimen batzuk burutzen dituzte elkarrekin, hala nola, irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta hainbat ekimen lasai liburuak ezagutuz goza-tzeko eta idatzizko literaturaren bibliografia pixkanaka osatzen hasteko. Honakoak dira egitasmo honekin, besteak beste, lortu nahi dituzten helburuak: irakurketa sustatu; kalitatezko euskal bibliografia ezagutu; guraso/hezi-tzaile eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu; guraso/hezitzaileak ozenki irakur-tzen trebatu; haurrak giro lasai batean gozatu dezaten lortu.