Andoain
Gaurik Beltzena ospatu zen AndoainenJendetza elkartu zen atzo Goikoplazan arratsaldean, baina ospakizuna herriko beste hainbat lekutara zabaldu zen
María Cortés
andoain.
Ostirala, 31 urria 2025, 20:20
Azken urteetan bezala, urriaren 31ko iluntzean Andoaingo haur, gazte eta helduak Gau Beltza ospatu zuten atzo. Mozorroak jantzi, aurpegiak estali eta iluntzean kalera atera ziren andoaindarrak.
Duela urte batzuk badira ospakizunak herrian garrantzi handia hartu duela eta horri jarraitasuna emateko asmoz, Aiurri eta Larramendi Bazkunak ekitaldi ezberdinak antolatu zituen, Udala, Salkin eta herriko beste hainbat eragilekin batera. Gau Beltzak jendetza erakarri zuen eta andoaindar ugari bat egin zuten atzo jaiarekin. Goikoplazan, ilundu aurretik, ehundaka lagun bildu ziren Batzokiak prestaturiko txokolate beroa dastatzen. Eta ilundu ahala hasi zen ikuskizunaren lehen atala: txalapartariak, antzezpena eta Urki taldearen manaldia.
Jarraian 'Akerrak Okerrak' atera zen plazara eta handik eman zioten hasiera kalejirari. Antolatzaileek iragarri zuten bezala, aurten parte-hartzaileen zerrendari bi erraldoi berri gehitu zaie: Sorgina eta Basajaun. Goikoplazatik Juanita Alkain plazatxorainoko ibilbidea egin zuten. Bestalde, kale Nagusian, 'Beldurraren etxea' bilakatu zuten Irunberri elkartea. Etxeberrieta plazan amaitu zen atzo Gau Beltza.