Borrar

Andoain

Gastronomia eta artisau azoka berezia ospatuko da gaur Goikoplazan

El Diario Vasco

andoain.

Ostirala, 14 azaroa 2025, 19:58

Comenta

Iaz hasitako 'Andoaingo euskera, bihotzetik kalera' ekinaldiari jarraipena emango diote gaur, Andoaingo Goikoplazan. Egunean zehar hainbat ikuskizun eta txapelketa egongo da.

Euskal Herriko hainbat ekoizlek postua jarriko dute, gastronomiaren alorrekoak zein artisautza langintza ezberdinetakoak. Azokaren barruan, aurten ere tonbola antolatuko da, ehunka opari banatuko dituena egun osoan. Azoka goizeko 11:00etan irekiko da. Anuk eta Eleneren kontzertua 12:30etan izango da. Arratsaldean berriz, toka-txapelketa, irrintzi-txapelketa eta Komerik erromeria.

Irrintzi lehiaketa

Txapelketa horien hartean Irrintzi Lehiaketa ospatuko da aurten ere. 14 urtetik gora parte hartu nahi duen ororentzat zabalik dago izen ematea. Antolatzaileek Euskal Herrian barrena irrintzi egiteko ohitura eta gaitasuna duten herritarrak erakarri nahi dituzte Andoaingo saiora, herriko jaietan eta hamaika kultura eta folklore ospakizunetan irrintzia botatzeko ohitura eta iaiotasuna duen herritar horiek.

Jai eta umore giroan egin ohi da lehiaketa; beraz, antolatzaileek dei egin diete Euskal Herriko irrintzizaleei Andoainera arratsalde pasa etor daitezen eta parte har dezaten arratsaldean Goikoplazan bertan izango den lehiaketa honetan.

Lehiaketan parte hartzeko izena 688718916 zenbakian eman liteke gaur arte,eta Andoainen bertan ere, hasi bitartean eman ahal izango baita Goikoplazan. Lehiaketa Goikoplazako oholtzan izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gastronomia eta artisau azoka berezia ospatuko da gaur Goikoplazan