Andoain
'Elkarren ondoan, zaintzen duen herria' azoka, larunbat honetan Plaza MoreanEl Diario Vasco
Andoain.
Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:13
Larunbat honetan, 'Elkarren ondoan, zaintzen duen herria' izenburuan azoka egingo da Andoainen. Zaintza Herritar Taldeak eta Andoaingo Udalak antolatu dute, elkarlanean. Bultza-tzaileek deialdia egin dute herriko era guztietako elkarteak eta norbanakoak bertara daitezen. «Herri zaintzailea bihurtu nahi dugu Andoain. Elkarren ondoan egonez, elkar zainduz, herri biziagoa egiteko», adierazi dute.
Plaza Morean izango da Zain-tza Azoka, goizeko 10:30etik aurrera. Hainbat ekitaldi burutuko dituzte bertan. Alde batetik, 'Andoaingo zaintza aktiboen mapa' izeneko erakusketa jarriko dute bertan. Bestetik, gogoeta kolektiboa bultzatu nahi duten lau hi-tzaldi egingo dira, zaintzaren arloan ibilbidea egina daukaten Euskal Herriko zenbait eragileren eskutik. Eta herriko hainbat elkarte, eragile eta gizabanakoek adostutako manifestua irakurriko dute. Hamaiketako batekin amaituko da azoka.