Secciones
Servicios
Destacamos
MARÍA CORTÉS
Jueves, 3 de diciembre 2015, 00:37
Abenduak 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur eta hainbat ekintza antolatu dituzte herrian. Arratsaldeko 15:00etan ikastolako atarian, 'Eredu izan' abestiaren aurkezpena egingo da. Honen doinua Eider Arco, Nahia Azparren eta Iñake Zubiarrainena da eta letra ikastolako seigarren mailako ikasleak Unai Muñoa bertsolariaren laguntzarekin egin dute. Gainera, euskal zuma saio irekiak astigartarrak martxan jarriko ditu eta ondoren, txokolatada.
Baina eguna ez da hor amaituko eta arratsaldeko 17:30etik aurrera Joseba Barandiaran plazan beste hainbat ekitaldi egongo dira 'Euskararen zaporea' standan inguruan. «Euskararen inguruko hitz eta mezuak idatzi eta horiekin argazkia ateratzeko aukera emango zaie herritarrei.
Bestalde, Astigarragako euskaldun berriek bizi dituzten egoeren esketxen proiekzioa jarriko da. Eta Astigarragako euskararen erabilerari buruzko lehiaketaren inguruan arituko dira ere», adierazi dute antolatzaileek, hain zuzen, Astigarragako Herri Eskola, Mundarro Kirol Elkartea, Xaguxar aisialdi taldea, AEK euskaletgia eta Astigarragako Udala.
Hala ere, herrian «365 egunez luzatzea nahi dugu Euskararen Eguna. Euskaldun 'berriei' bere ahalegina eskertuz eta zer esanik ez, erakusten, ikastera bultzatzen eta animatzen saiatu diren euskaldun 'zaharrei'».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.