Borrar
Haur-katea Leokatik Gudarien plazaraino iritsi zen. Han hartu zuten lekukoa eta amaieran bertso bat kantatu zuten haurrek.

Kaxkoan euskara izan zen protagonista atzoko egunean

Herriko ikastetxeetako ikasleek, 1.000 inguru, hainbat ekintzatan parte hartu zuten atzo Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian

MARÍA CORTÉS

Miércoles, 3 de diciembre 2014, 00:09

Euskaraz Bizitzeko Eguna izendatu zuten atzokoa Kaxkoan, nahiz eta gaur izan Euskararen Nazioarteko Eguna. Egun berezi horretan, herriko ikastetxe guztietako ikasleak Kaxkoan barrena ibili ziren.

Goizean zehar tailerrak antolatu ziren udaletxeko arkupetan, Ezkiagan, Plaza Berrin eta Zinkoenean, herriko eskoletako haur eta gazteekin. Eta hauek izan ziren geroago ere protagonista martxan jarri zen haur-katean. 1.000 haur inguruk hartu zuten parte Leokatik hasita Gudarien plazaraino iritsi zen ekitaldian. Eskuz esku pasatu zuten haurrek gobara eta bukatzean guztiek batera kantutu zuten Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan egindako bertsoa.

Gainera, atzo 'Kaxkoan zehar, euskaraz bizitzeko eguna' ekimenaren barruan, helburua 24 orduz Kaxko historikoaren eremuan euskararen erabilera ahalik eta handiena lortzea izan zen. Beraz, klase guztietako erosketak eta gestioak, poteoa, kaleko elkarrizketak eta jolasak, besteak beste, euskaraz egitea izan zen helburua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kaxkoan euskara izan zen protagonista atzoko egunean

Kaxkoan euskara izan zen protagonista atzoko egunean