Mila gaztetxoz osaturiko katea euskararen alde
Hernaniko Kaxkoan euskararen erabilera areagotzea izan du xede ekimenak
maría cortés
Martes, 2 de diciembre 2014, 16:10
Euskara ari du Hernanin kanpainaren barruan, eta herriko Kaxkoan euskararen erabilera areagotzeko xedearekin, Lehen Hezkuntzako 1.000 ikasle inguruk haur-katea osatu dute astearte honetan Leokatik Gudarien plazaraino. Eta bidean, Maialen Lujanbio bertsolariak Euskal Herriko txapela irabazitakoan aipatu zuen lehengo amonen zapi gaineko gobara ibili dute eskuz esku haurrek.
Honela, Euskaraz Bizitzeko Eguna izendatu dute gaurkoa Hernaniko Kaxkoan. Eta haur-kateaz gain, ikastetxe guztietako ikasleak Kaxkoan barrena ibili dira tailerrak emanez, dantza eginez udaletxeko arkupeetan, eta Atsegindegin, herri-kirolak, papiroflexia, trentzak eta aurpegiak margotuz. DBHko ikasleek ikasle gazteagoei eskaini dizkiete tailerrak.
Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzeko, euskarazko hainbat testu irakurriko dira Hernaniko tabernetan, 19:00etan Goiz Eguzkin hasita eta Urun, Kixkalen eta Txeman ondoren.