Fermin Muguruza 'Black is Beltza' filmaren gaurko proiekzioan izango da

Fermin Muguruza, 'Black is Beltza' filmaren estreinaldiaren berri ematen duen kartel baten aurrean. /  J.M. LÓPEZ
Fermin Muguruza, 'Black is Beltza' filmaren estreinaldiaren berri ematen duen kartel baten aurrean. / J.M. LÓPEZ

Euskaraldiaren baitan ere, Koldo Almandozen 'Oreina' filmaren emanaldia eskainiko du bihar Amaia Kultur Zentroan

J. OCHOTECO IRUN.

Euskaraldiaren harira Irunen antolatu den egitaraua aurrera doa. Programatu diren ekintzek egun hauek euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen diete irundarrei. Gaurko proposamena 'Black is Beltza' filmaren emanaldia da.

Fermin Muguruza irundarrak zuzendutako animaziozko pelikula Amaia Kultur Zentroan proiektatuko da 19:00etan. 'Black is Beltza' joan den Zinemaldiaren edizioan estreinatu zen eta, orain, Irunera iritsi da. Sarrerak doan dira, baina Turismo Bulegoan jaso daitezken gonbidapenak beharrezkoak dira.

'Black is Beltza'ren abiapuntua 1965ko urrian kokatzen da, New Yorkeko hirian. Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak bertan burutuko den desfilean parte hartzeko gonbidapena jaso du. Baina, arrazagatiko bereizkeria dela eta, Estatu Batuetako agintariek erraldoi beltzen parte-hartzea debekatu dute. Benetako gertaera hori abiapuntutzat hartuta, 'Black is Beltza' Manex Unanue fikziozko pertsonaiaren istorioa kontatzen du: erraldoi beltz horietako bat garraiatzeko ardura duen gazte bat da.

Bere begietatik ikusita, filmak 1960ko hamarkadaren erdialdean gertatutako zenbait gertaera berrikusten ditu: Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, ippyen hastapenak eta, nola ez, Gerra Hotza.

Gaur arratsaldean burutuko den filma honen emanaldian Fermin Muguruza izango da. Proiekzioaren ostean, zuzendariarekin solasaldi batean parte hartzeko aukera izango dute ikusleek.

Egitarau zabala igandean

Bihar, osteguna, euskarazko zineaz gozatzeko aukera berri bat izango da: kasu honetan, Koldo Almandozen 'Oreina' filmaren eskutik. Proiekzioa Amaia Kultur Zentroan burutuko da baita ere, 19:00etan, eta bertara joateko gonbidapenak Luis Marianoko Turismo Bulegoan eskatu daitezke dohainik. Zinemaldian estreinatu zen luzemetrai honek Khalil etorkin gaztearen istorioa kontatzen du. Industrialguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi da eta ahal duen moduan egiten du aurrera.

Proiekzio honen ondoren solasaldia izango da baita ere. Gonbidatua, kasu honetan, Alazne Ameztoy izango da, 'Oreina' filma gauzatu duen taldearen kidea.

Euskaraldiaren egitarauak atsedenaldi txiki bat hartuko du ostiralean baina indarrez itzuliko da aste bukaeran. Larunbatean, 12:00etan, San Juan plazan, Irunen Kantuz saioa burutuko da, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak girotuta.

Iganderako egitarau oparoa antolatu da: 12:00etan San Juan plazan Txistulari Bandak emanaldi bat eskainiko du eta muxikoak dantzatuko dira. Ordu berean, baina Amaia Kultur Zentroan, bertso saio bat egingo da. Bertan Amets Arzallus, Andoni Egaña, Manu Goiogana, Eli Pagola eta Ander Lizarralde bertsolariak parte hartuko dute. Ainhoa Larretxeak egingo ditu gai-jartzaile lanak. Saio honetarako gonbidapenak dohainik lortu daitezke Turismo Bulegoan.

Arratsaldean euskarazko zine gehiago proiektatuko da Amaia Kultur Zentroan: lehen emanaldiak, 17:00etan, 'Paddington 2' familien-tzako filma eskainiko du. 19:00etan, berriz, saioa helduei zuzenduta egongo da: 'Errementari' filma izango da ikusgai eta, proiekzioaren ondoren, solasaldi bat burutuko da Izaskun Urkijo eta Gorka Lazkanorekin.

Astelehenean, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta, baita, Euskaraldiaren azkeneko eguna. Antolatuko egitarauaren barne Gazte Min-tzodromoaren dago: egitasmo honetan DBHko 4. mailako ikasleek parte hartuko dute eta 10:00etan ospatuko da Mendibil Merkatari- tza Guneko kafetegietan. Arratsaldean haurrei zuzendutako jolas parke bat ipiniko da San Juan plazan, 17:00etatik aurrera. 18:30etan, leku berean, diskofesta eta Euskal Dan-tzetan oinarritutako ikuskizuna izango dira.

 

Fotos

Vídeos