Borrar

Irun

Familia Ola programak azaroan emango dio hasiera kurtso berriari

M. A. I.

IRUN.

Larunbata, 25 urria 2025, 21:24

Comenta

Udaleko Euskara Zerbi-tzuak, Irungo ikastetxeek eta Hezten aisialdi euskaltzaleak berriz ere 'Familia Ola' egitasmoa martxan jarri dute. Euskararen erabilera normalizatu nahi du programa honek, leku klasikoago eta formalagoetatik kanpo, familia euskaldunei edo euskararen erabilera sustatu nahi dutenei zuzendutako aisialdirako jardueren bidez.

Azarotik maiatzera arte 2-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia euskaldunen-tzako edo euskarari sarbidea eman dioten familientzat aisialdi ekintzak antolatuko dira. Besteak beste, buztin tailerra egongo da esku eta sormenetik abiatuz; jolas kooperatiboak egingo dira jolas berriak ezagutzeko aukera egongo da, bai familia artean baita lagunekin egiteko ere eta azkenik, irteera egingo da.

Azaroran eskainiko diren jarduerak hauek dira: hilaren 11 eta 13an, 17:30etatik 19:00etara Dunboa eskolan buztin tailerra eskainiko da. Azaroaren 15ean, goizez, Irungo Oiasso Museora irteera egingo da arkeologiaren oinarri nagusiak ezagutzeko. Azkenik, azaroaren 18 eta 20an, 17:30etatik 19:00etara Eguzkitza Lehen Hezkuntza eskolan jolas kooperatiboak antolatuko dira. Izen emateak www.irun.org web orrian egin behar dira eta ekintza hauetan parte hartzeko bihartik datorren ostirala arte eman beharko da izena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Familia Ola programak azaroan emango dio hasiera kurtso berriari