Borrar
Txapelketa Palmera Montero Gunean jokatuko da aurten ere. DE LA HERA

Irun

Azaroaren 22an egingo den Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen txapelketarako izenematea ireki da

M. A. I.

IRUN.

Asteartea, 21 urria 2025, 20:35

Comenta

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa egingo da Irunen datorren azaroaren 22an, larunbatean, eta aro berriko bigarren edizioa izango da. Izan ere, 2007an antolatu zen lehendabiziko txapelketa, eta urtero egin zen ondoko zazpi urtean, antolatzaileek, Luma taldeko kide irundarrek, 2015ean ediziorik ez zutela berrituko iragarri zuten arte. Aitzondo Euskara Taldeak hartu ditu antolaketa-lanak bere gain, eta iaz hasitako bideari jarraituko dio.

Parte hartzeko, 14 urte beterik izan eta 5 euro ordaindu baino ez da beharrezkoa. Interneten labur.eus/gurutzatuak helbidera jo eta gunearen barrenean izena eman ahal izango dute hala nahi duten guztiek, beti ere azaroaren 18a arte. 685783470 telefono zenbakia, WhatsApp bitartez, argibidetarako eskaintzen da. Txapelketak ohiko formatuari eutsiko dio, goizez eta Joxean Elosegi hitz gurutzatu sortzaile irundarrak prestatuko proposamenekin. Berritasunen artean, Eusko Label eta Alberdania argitaletxearen babesa eta Egunean Behin aplikazio arrakastatsuarekin lankide-tza daude. Irabazleak txapela, 400 euro eta Alberdaniako bonua jasoko ditu eta seis finalistentzat egongo dira sariak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azaroaren 22an egingo den Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen txapelketarako izenematea ireki da

Azaroaren 22an egingo den Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen txapelketarako izenematea ireki da