Hondarribia
Oskarbiren kontzertua, gaur auditorioan'Donemiliagatik Gurera' eta betiko abestiak eskainiko ditu (19:00)
I. A.
HONDARRIBIA.
Ostirala, 24 urria 2025, 21:00
Gaur, 19:00etatik aurrera, auditorioan Oskarbi taldeak kontzertua eskainiko du. Sarrera bakoitzak 5 euro balio ditu. 2026an 60. urteurrena ospatuko du Oskarbik eta gaurkoan 'Donemiliagatik Gurera' emanaldia jorratuko da, bai eta aspaldiko kantuak eta, gainera, 'Gipuzkoa' abestiaren estreinaldia ere.
Doinu berritzaileak euskal tradizioarekin uztartzen ditu Oskarbik. Ez Dok Amairun parte hartu zuen taldeak eta harreman estua izan zuen Bitoriano Gandiaga idazlearekin eta Jorge Oteiza eskultorearekin.
Iñaki Maritxalar, Joxe Luix Treku eta Maite Aizkorreta dira hasieratik dauden partaideak.