Borrar
Osteguneko udalbatzan hartu zen ordenantza martxan jartzeko erabakia, PSE-EEren ezezkoarekin. LUSA

Hondarribia

Martxan jarriko dute Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantza

PSE-EEk soilik bozkatu zuen aurka argudiatuz ez direla bermatzen euskara ez dakiten bizilagunen eskubideak

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Astelehena, 1 abendua 2025, 20:32

Comenta

Joan den asteko udalbatzan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) arautzeko ordenantza martxan jartzea adostu zen, Abotsanitz (zazpi), EAJ-PNV (sei) eta EH Bilduren (bi) aldeko bozkekin eta PSE-EEren (bat) kontrakoarekin.

Sozialistek diotenez, «gauza bat da euskara babestea eta beste gauza oso ezberdina, euskaldun eta ez euskaldunen artean bereizketa egitea». Gainera. «euskaraz ez dakitenek, herriko % 30, ezin ditu probestu bere zergekin ordaindu diren ekitaldi kulturalak. 'Hizkuntz apartheid' bat bizitzen ari gara».

Ordenantzaren helburua da Hondarribian gauzatzen diren egitasmo eta jarduera pribatu zein publikoek bertako euskararen errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikustea, identifikatzea eta ebaluatzea.

Testua Eusko Jaurlaritzaren legerian oinarritzen da, hala nola Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 7. artikuluan eta hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala arautzen duen 179/2019 Dekretuan. Araudi horrek ezartzen du udalerri euskaldunetan eragina izan dezaketen ekimenen inpaktua ebaluatu beharra.

Izaera ireki eta malgua

ELEk izaera ireki eta malgua izango du, eta ordenantza Udalari ez ezik, Udalarekin lotura duten erakunde autonomo eta publiko guztiei aplikatuko zaie. Halaber, udalerriaz gaindiko proiektuetan ere Udalak bete beharreko izapideak jasotzen dira, baita Udalarekin hitzarmenak dituzten edo udal-dirulaguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuentzat ere.

Horrez gain, Udalak ELE Batzordea sortuko du, plan eta proiektuen eragin linguistikoa ebaluatzeko. Batzordean Euskara arloko zinegotzia (lehendakari gisa), Euskara teknikaria, dagokion arloko udal teknikaria eta zinegotzia, UEMAko teknikaria eta kanpo-enpresetako langileak izango dira, azken hauen laguntza beharrezkoa bada.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martxan jarriko dute Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantza

Martxan jarriko dute Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantza