Hondarribia
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da Zuloaga EtxeanI. A.
HONDARRIBIA.
Asteazkena, 22 urria 2025, 20:11
Liburutegien Nazioarteko Eguna dela eta, egitarau berezia antolatu du Hondarribiko Liburutegiak aste hontan.
Bihar, goizeko 11:00etatik 13:30era, Lupe Calvok idatzitako 'Pertsona izatearen balioa: Lourdes Ibañez de Gauna', gizarte-ekintzan aitzindari liburuaren irakurraldia egingo da. Liburutegia osatzen duten taldekideak, tailerretako partaideak eta herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldi honetan parte hartzera.
Gonbidapen irekia da, liburutegiaren garrantzia eta gizartean duen rola ospatzeko, eta argi uzteko liburutegia eraikin bat baino askoz gehiago dela. Aldez aurretik izena emate gomendatzen da whatsapp (688 86 08 46), telefono (943 11 12 85) edo posta elektronikoz (liburutegia@hondarribia.eus).
Larunbatean, liburutegia kalera irtengo da eta San Pedro kaleko azokan postu bat jarriko du.
Azkenik, igandean, 18:00etan, Papillon Zineklubarekin elkarlanean, Carlos Saurak zuzendutako 'Deprisa, deprisa' (1981) pelikularen emanaldi berezia eskainiko da Kultur Etxean. Filmak Urrezko Har-tza irabazi zuen Berlingo Zinemaldian. Pelikulako aktore protagonista, José Antonio Valdelomar, 'Pertsona izatearen balioa' liburuan aipatzen den pertsonetako bat da.