Borrar

Hondarribia

Iñigo Legorburuk irabazi du Blaganen mikroipuin lehiaketaren laugarren edizioa

I. A.

HONDARRIBIA.

Asteazkena, 19 azaroa 2025, 20:12

Comenta

Laugarrenez 'Gau Beltza' mikroipuin lehiaketa antolatu du Blagan Euskara Elkarteak eta aurtengo ekitaldian 'Desira' izan da finkatutako gaia.

Hari heldu zioten Euskal Herriko txoko guztietako idazleek. Guztira 81 lan aurkeztu dira, iaz baino 24 gehiago izan dira. Haietako 56 gazteen kategorian (18 urte arte) eta 25 helduen kategorian.

Epaimahaia Ainara Elizondo, Gorka Bereziartua eta Kote Guevarak osatu zuten, bai eta aitortu ere inoiz baino zailagoa izan dutela aukeraketa lana. Baina azkenean kategoria bakoitzeko bina lan azpimarratu dituzte.

Helduen artean Hernaniko Iñigo Legorbururen 'Ezkon-tza' izan da irabazlea eta bigarren saria, aldiz, Iñaki Sanz Azkue hondarribitarrarentzat, 'Esku txiki bat' testuari esker. Gazteen arteko bi sarituak Legorretakoak izan dira, biak 2009an jaioak, Sara Besnasuolaren 'Ikusten ez dudana' eta Araitz Martínezen 'Antropofagia'.

Irabazleek 350 eurotako sariak jaso dituzte eta bigarren sailkatuek, Eroskiko sari bana premium produktuekin. Parte hartzaile guztien artean ere zozketak egin dira egitasmoaren babesleen eskuzabaltasunari esker.

Blagan Euskera Elkartearen hurrengo egitasmoa wikipedia talierra izango da, abenduaren 11 eta 18an, Zuloaga etxean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñigo Legorburuk irabazi du Blaganen mikroipuin lehiaketaren laugarren edizioa