Borrar
Abadia gaztelura txangoa eta bisita gidatua antolatu zen. UDALA

Hondarribia

Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldia, gaur, auditorioan

Anton Abadiaren gaztelura 60 lagunek egin zuten bisita gidatua

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Asteartea, 2 abendua 2025, 20:20

Comenta

Gaur, 18:00etatik aurrera, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute auditorioan egingo den ekitaldi batean. Bertan parte hartuko dute Talaia, Ama Guadalupekoa eta Egiluze ikastetxeetako haurrek, Petti, Lorea Zulaika, Stoldak taldea eta Miguel Zeberiok zuzentzen duen Et Incarnatus Orkestra.

Euskararen Egun berezia da aurtengo Hondarribian, izan ere Euskal Jaien ehungarren urteurrenarekin bat egin du. Udaletxetik aipatu dutenez, ospakizun honek gure hizkuntzari ikusgarritasuna eman dio, baina halako egunak aitortza eta ekintza ere merezi duenez, Euskararen kriseilua eta herriko ikastetxeetako ikasleen kantaldia antolatu da.

Aurten, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek eta haien familiek hartu dute parte. Azken astetan kantuak lantzen aritu dira eta ikasitakoa oholtza gainean erakutsiko dute, musikarien laguntzarekin.

Bestalde, Euskal Jaien ehungarren urteurrenaren inguruan prestatutako ekitaldi sortan Anton Abadiari buruzko bi burutu ziren. Batetik, antzerki musikatua eta bestetik, Hendaia gaztelura bisita, eta bertan 60 lagunek hartu zuten parte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldia, gaur, auditorioan

Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldia, gaur, auditorioan