Hondarribia
'Artea eta euskara' erakusketak Euskaraldia badatorrela iragarri du
Secciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
'Artea eta euskara' erakusketak Euskaraldia badatorrela iragarri duEuskaraldia ate joka dugu eta azken astetan burutzen ari diren ekimenek abiada hartu dute azken egunetan. Hala, Hondarribian euskararen egoerari buruzko mahai-inguru interesgarria eskaini zuten kultur rtxean Olatz Altuna eta Mikel Zeberio soziologoek eta Saioa Zabala antropologoa, Jaime Altunak gidatuta.
Bestalde, Euskaraldiaren mahai ibiltaria San Pedro kalean izan zen larunbat goizean eta bertan ere Gim Jazz, Basque Ballerina, Musika eta Dantza Eskola eta Pilar Peña Dantza Eskoletako ikasleek emanaldi bat eskaini zuten.
Euskaraldiaren datak baina luzego ikusi ahal izango da 'Artea eta euskara' erakusketa Maddalen lokalean, ekainaren 27ra arte. Arte eremu berri honek jasotzen duen lehen erakusketa da, kolektiboa gainera, herriko hamalau artistek hartzen baitute parte: Aiert Alonso (Lekittoko serkia, atezuan), Aida Jorda (Onyarbiko hitzak), Andoni Gallego (Hondarribiko paisai lainotsua), Miriam Loidi Zulet (Artilea), Naiara Goikoetxea (Zeruko sinfonia), Eneko Sagarzazu Zuza (Txapelmon), Aitzol Goikoetxea (Inork ez zidan esan...), Julen Goikoetxea (Amahitz unibersala), Saioa Ayala (Itsasoa gara), Julia Lasa Goikoetxea (Euskera), Lupe Amunarriz (Udaberriko sustraiak), Joseba Olas-koaga (Ama) eta Maximiliam Pelzmann (Soinuaren armonia). Sor-tzaile mota anitz bildu dira: profesionalak zein afizionatuak, marrazkilariak, margolariak, argazkilariak...
Judas Arrieta Euskaraldiaren dinamizatzaileak dioenez, «erakusketaren helburuak dira euskararen erabilera sustatzea artearen bidez, sortzaileei euskaraz hausnartzeko aukera emanez eta publikoari artearen eta hizkun-tzaren arteko lotura erakutsiz».
Orain Maddalenen ikusi daitezken artelanak aurkezterakoan, artistek hausnarketa bat idatzi behar zuten euskaraz: olerki, prosa, abesti, edo nahi zen formatuan.
Arrietaren ustez, «erakusketak komunitateko talentuaren aberastasuna nabarmentzen du. Artea eta hizkuntza lotzeko ariketa gisa baliatuko da, euskararen presentzia areagotuz kulturaren esparruan».
Erakusketaren funtsean dago «gaur egungo euskal artistek beren lanak euskaraz aurkeztea ez dela soilik hautu estetiko edo komunikatibo bat, baizik eta euskararen presentzia kultur arloan sendotzeko ekintza zuzena. Arteak ideiak, sentimenduak eta gizartearen errealitateak transmiti- tzen ditu; horiek guztiak euskaraz adierazteak hizkuntzari bizitasuna ematen dio, eguneroko erabilera eremu berrietan bermatuz».
Arrietaren adierazi du nola «erakusketa honek gure herriko eta eskualdeko kultur aniztasuna eta sortzaileen aberastasuna nabarmentzen duen. Herriko komunitatearentzat, euskaraz egindako arteak bertako identitatea sendotzen du, belaunaldi berriei erreferenteak eskaintzen dizkie, eta euskal kulturaren transmisioa bermatzen laguntzen du. Horregatik, artea hizkuntza bilaka-tzen da, eta euskara artearen bidez biziberritzen da. Euskaraz sortzen dugunean, gure hizkun-tza babesten eta bere erabilera indartzen dugu, artea eta hitza elkarrekin bizi daitezen».
'Artea eta euskara' erakusketa ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:00etara ikusi daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Todos los conciertos y festivales de este verano en Cantabria
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.