.eus domeinua erabiltzeko urratsak eman ditu Udalak
Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala sinatu dute Udaleko alderdi guztiek
I.A.
Miércoles, 3 de diciembre 2014, 00:08
Gaur egun www.hondarribia.org helbidean dagoen udal web orria .eus domeinu modura erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko pausoak eman ditu Udalak, «euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzeko axola handiko tresna baita. Era berean, gonbidatu egiten ditugu herritarrak zein bertako elkarte eta enpresak beren domeinuak .eus domeinura bihurtzeko».
Hala jakinarazi da, gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen delako plazaratutako adierazpen instituzionalean. Udalean ordezkatuak dauden alderdi guztiek sinatu dute.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Egun bezala 1949an izendatu zuten Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaleen Biltzarrak. «Guztion-tzako ospakizun eguna izateaz gain, gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko eguna ere bada».
Udalaren adierazpenean jasotzen denez, «euskara indartzea eta normalizatzea herritarrok eta herri erakundeok adostasun zabalenean oinarritutako konpromisoaren eskutik dator, eta gure hizkuntza gizarte-eremu guztietan erabiliz gauza-tzen da».
Hondarribiko Udalak 1992an Euskararen Ordenantza onartu zuen, bi hizkuntza ofizialen berdintasun soziala lortzeko helburuarekin euskarari lehentasunezko tratamendu berezitua ematen diona.
«Herritarrei eta herri erakundeei dagokie legeok dituzten ahalmenak garatzea, euskarak erabilera eskasa duen esparruetan handituz, erabiltzen den esparruetan sendotuz, eta hiztun berrien beharretara egokituz. Azken finean, euskararen erabilera bultzatu behar da bizitzako esparru guztietan. Hala nahi duen orok euskaraz bizitzeko parada izan dezan».
Horretarako, «Euskara Biziberritzeko Plangintza Nagusi berritua onartu du Hondarribiko Udalak 2011n, udal zerbitzuetan herritarren arretarako hizkuntza eta laneko hizkuntza izan dadin susta-tzeko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana 2013an onartu du, udalerrian gizarte erabilera areagotzeko erabakiak hartuko ditu eta euskalduntzea nahiz alfabetatzea lantzeko programarekin jarraituko du». Eta, hasieran aipatu bezala, .eus domeinua erabiltzeko urratsak eman dira.