Borrar

Bajo Deba

Udalak herritarren kexak eta iritzak jasotzeko auzoz auzoko bilerak abiatuko ditu bihar

Jabi Leon

mutriku.

Asteartea, 18 azaroa 2025, 20:10

Comenta

Udalak Mutrikuko hainbat auzoetako beharrak, kexak eta iradokizunak herritarren ahotik jasotzeko urtero egiten dituen aurtengo auzoz auzoko batzarrak abiatuko ditu bihar bertan. Nabarmendu dutenez, «guretzat oso garrantzitsua da herritarrek esateko dutena entzutea, hurbileko kontaktuak benetan beharrezkoak diren aldaketak eta hobekuntzak egiteko giltza direlako». Urtero legez, Udalak herritarren hitzak jasotzeko aukera ezberdinak eskainiko ditu.

Aurten lau modu izango dituzte herritarrek Udalari euren erregu eta galderak zuzentzeko: «online labur.eus/auzoz2025 helbidean idazten, norberaren auzoan egingo diren bileran zuzenen bitartez, etxean jasotako eskuorriaren atzealdeko orria betez, udaletxean, turismo bulegoan edo liburutegian jarritako buzoietako batean sartuta; edota YouTuben iruzkin bat idatziz zuzenean gauden bitartean».

Batzarrak Zabiel kultur etxean izango dira, guneka. Lehenengo gunearen bilera bihar bertan izango da (18:00etan hasita) eta eremu honetako bizilagunak daude deituta: Txurruka plaza, Domingo Ibaibarriaga, Erdiko kale, Konde kalea, Atxitxin kale, Atxitxin Aldapa, Beheko plaza, Barrenkale, Ipar Kale, San Gil, Frontoiko Aldapa, Sabanika, Azkiaga, Felix Txurruka, Tranpa kale, Moila kalea, Piñastegi, Burumendi, Ibirriaga, Isabel Lobiano, Samikolla eta inguruak.

Bigarren gunearen bilera, berriz, datorren larunbatean egingo dute (11:00etan) «landa eremuko eta Pikume eta Urazamendik auzoetako bizilagunekin». Azkenik, hirugarren gunean bizi diren mutrikuarrei zuzendutako hitzordua datorren astelehenean jarri dute (18:00etan).

Azken batzar horretara Jose Antonio Ezeiza, Agirre Lehendakaria, Madalena, San Miguel, Gaztañeta Almirantea, Jose Maria Altzibar, Entzus, Txurruka Tenienteak, Iriagirre, San Agustin, Hirigibel, Olatz Bidea eta inguruetako bizilagunak deituta daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak herritarren kexak eta iritzak jasotzeko auzoz auzoko bilerak abiatuko ditu bihar