Borrar

Soraluze

Jai giroan murgilduko dira igandera bitartean soraluzetarrak

DV

Osteguna, 14 abuztua 2025, 20:53

Comenta

Gaur eguerdian AIAMA hirukoteak eskainiko duen kontzertuarekin abiatuko dira aurtengo Andramarixak Soraluzen, herria hiru egunez jai giroz jantziko dituztenak. Jazza oinarri hartuta, musika kubatarrarekin eta boleroekin uztartzen du taldeak. Bateria, kontrabaxua eta pianoa, ahots indartsu batekin batera josiz Plaza Zaharreko bazterrak goxatuko dituzte; euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez kantatuz.

Bihar, ohiko tortilla lehiaketa nagusituko da egitarauan. 12 urtetik aurrerako herritarrei zuzendua egongo da. Goizeko 11:00etan hasiko da eta 12 bikotek hartu ahal izango dute parte. Herriko txikienek ere puzgarrietaz gozatzeko aukera izango dute.

San Roke Txiki Egunez, zezenak izango dira goizez zein arratsaldez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jai giroan murgilduko dira igandera bitartean soraluzetarrak