Borrar

Soraluze

Bergarako zezenak izango dira gaur eta bihar San Andres nekazal auzoko jaietan

J. L.

soraluze.

Ostirala, 11 uztaila 2025, 19:26

Comenta

San Andres auzoak atzo arratsaldean abiatu zituen aurtengo festak, ohitura duenez, makala altxatuz eta kanpaiak joz.

Edonola ere, jaietako egitaraua datorren astelehenerarte luzatuko da eta asteburu osoan zehar adin guztietako herritarrentzako ekintzak izango dira.

Gaurko programa 12:00etan jarriko dute abian, III. Patata tortilla lehiaketaren hasierarekin. Arratsaldean, berriz, Asier eta Iñakiren omenezko pilota txapelketaren finala jokatuko da San Andres frontoian (17:30ean) eta horren ondoren Bergarako zezenak (19:30ean), afaria eta ogitartekoak (21:30ean) eta Fan & Go taldearekin erromeria (00:30etik aurrera) izango dira.

Bihar ere hainbat ekitaldi izango dira San Andresen: binakako pilota partidak (12:30ean), meza (13:30ean), trikitilari eta bertsolariekin bazkaria, herri kirolak (18:00), bolo txapelketa (19:00) edota Bergarako zezenak (19:30).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bergarako zezenak izango dira gaur eta bihar San Andres nekazal auzoko jaietan