Soraluze
Artisauen azoka, herri bazkaria, musika eta mus txapelketa gaur SoraluzenE. A.
Soraluze
Osteguna, 24 uztaila 2025, 22:03
Aurre darraite Soraluzeko jaiek. Gaur, Santio eguna, goizeko 10:00etatik aurrera Soraluzeko Diadar Txistularien goiz eresia joko dute, herrigunean. Ondoren, herriko artisauen azoka izango da, Zubi Nagusian. Salda eta txorizoa Lagun Maitea elkarteak eskainita Plaza Zaharrean 11:00etatik aurrera. Debabarrenako gazta eta sagardo dastaketa, Plaza Berrian.
Eguerdi partean Buztintxuriko erraldoi eta kilikiak herrigunean ibiliko dira eta Pancho Balbuenaren kontzertua iragarri dute 14:00etan, Santa Ana kalean.
Gero, herri bazkaria egongo da, kalebarrenen. Bazkal ostean bingoa, umeentzako jolas-tailerrak eta herriko trikitilari gazteak antolatu dituzte.
Arratsaldeko 17:00etan hasita, mus eta tute txapelketa izango dira, Plaza Barrixan. Ondoren, 18:00etatik aurrera, Goazeneko kideekin karaokea egongo da Plaza Zaharrean.
Bitartean, pilota partidak, Arane kiroldegian eta azeituna-hezur jaurtiketa txapelketa herrikoia, udaletxe aurrean.
Arratsaldeko 19:00etan, Glutenbakuak taldearen kontzertu akustikoa, Zubi nagusian eta 20:00etan, danborrada, herrigunean. Los Tenampas mariatxi taldearen kontzertua, Plaza Zaharrean 00:00etan izango da eta ondoren, FAN & GO taldearen kontzertua, Zubi Nagusian.