Borrar

Soraluze

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak irekiko dute aurtengo Antzerki garaia

El Diario Vasco

soraluze.

Larunbata, 4 urria 2025, 21:01

Comenta

Soraluzeko Udaleko Kultura Departamentuak udazken-negu garaian antolatzen duen antzerki zikloa, Antzerki garaia, hain zuzen ere, bueltan da berriz ere. Euskal kultur eszenako punta-puntako lau proposamen ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian urriaren 17tik aurrera.

Lehenengo hitzordua 'Arizona' antzezlanarekin izango da. Juan Carlos Rubioren jatorrizko testu batekin, 'Arizonak' AEBk Mexikorekin duen mugan kokatzen gaitu. Esteban Roel eta Kepa Errastiren zuzendaritzapean, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola igoko dira taula gainera.

George eta Margaret, gringoek, beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik txikienean gurutzatzeko zain. Mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruz hausnartzen duen testua da, baita bere pertsonaiak ikuspegi tragikomiko batetik aztertzen dituena.

Iaztik, sarrerak aurrez erosteko aukera egoten da bi aste lehenagotik, online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian; egunean bertan ere eros deitezke txarteldegian, emankizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik. Lehen emanaldirako sarrerak, beraz, salgai daude dagoeneko. Hurrengo emanaldietarako aurrerago erosi ahal izango dira, saioa baino bi aste lehenago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak irekiko dute aurtengo Antzerki garaia