Borrar

Soraluze

% 30eko deskontua izango dute soraluzetarrek euskarazko produktuetarako

J. L.

Soraluze.

Asteazkena, 26 azaroa 2025, 19:58

Comenta

Urteko garai honetan seme-alabei edo inguruko haur eta gaztetxoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria zabaltzen dihardu, egun hauetan, Soraluzeko Udalak.

Halaber, euskarazko produktuen kontsumoa bultzatze aldera, katalogoan jasotako liburu, disko, komiki, aldizkari eta jostailuak %30eko deskontuarekin erosi ahal izango dira urtarrilaren 6ra bitartean Soraluzeko Arcelus, Estankoa eta Iratxo dendetan; Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez. Deskontu horietaz disfrutatzeko «beharrezkoa izango da katalogoarekin batera banatu den deskontu-txartela aurkeztea».

Udaletik azaldu dutenez, «Txartelak 0-16 urte bitarteko pertsonei zuzendutako produktuak erosteko aukera ematen du; ezin dira helduagoentzako produktuak erosi».

Pertsona bakoitzak bono bat erabil dezake. Honek erosketa bat egiteko balio du baina «nahi beste produktu eros daitezke erosketa bakarrean».

Udalak katalogoaren 223 ale banatu ditu 2-12 urte arteko seme-alabak dituzten familien artean. Nolanahi ere, 12 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak udaletxetik pasa daitezke deskontu bonuen bila.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco % 30eko deskontua izango dute soraluzetarrek euskarazko produktuetarako