Borrar
Hainbat lagun iazko Malen eguneko sokamuturraz gozatzen.
Zabalik da Malen Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia

Mutriku

Zabalik da Malen Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia

Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 2a, astelehena, izango da

A. M.

Mutriku.

Sábado, 26 de abril 2025, 19:58

Mutrikuko Udalak aurtengo Malen Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabaldu du. Aurkeztutako lanen artetik aukeratuko da Mutrikuko jaietako egitarauaren azala. Sari bakarra egongo da, 400 eurokoa.

Aditzera eman dutenez, lehiaketa honetan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, banaka edo taldeka. Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 2a, astelehena, izango da.

Kartelean jarri beharreko testua honako hau da: MUTRIKU MALEN JAIAK 2025 Uztailaren 21etik 25era.

Lanak Mutrikuko udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko.

Epaimahaia Mutrikuko Udaleko Kultura batzordeak izendatuko du eta hartzen dituen erabakiak aldaezinak izango dira. Epaimahaiak hiru lan aukeratuko ditu puntuaketa bidez. Puntuaketa altuena lortzen duen lana izango da irabazlea. Lan hau oinarriak ez betetzeagatik baztertua izan beharko balitz, bigarren puntuaketa altuena lortzen duena izendatuko da irabazle. Bigarren lana oinarriak ez betetzeagatik baztertua izan beharko balitz, hirugarren puntuaketa altuena duen lana izendatuko da irabazle. Puntuaketa altuena duten hiru lanek ez badituzte oinarriak betetzen, ez da saririk emango. Saritutako lanak aurretik egindako beste lanen baten antzekotasun handiak baditu, aurretik egindako lanaren autoreari ez zaio inongo konpentsazio ekonomikorik emango.

Lanak aurkezterakoan betebeharreko baldintzak udaletxeko web gunean ikus daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik da Malen Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia