
Mutriku
Txantxangorri aisialdi taldearen eta Kirolaz Blai kanpainaren udalekuak izango dira udanSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Txantxangorri aisialdi taldearen eta Kirolaz Blai kanpainaren udalekuak izango dira udanMutrikuko Udalak aurreratu duenez, herriko haur eta gaztetxoek bi motako udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute aurtengo udako oporraldian.
Alde batetik, Txantxangorri aisialdi taldearen udalekuak egingo dira; eta bestetik, Kirolaz Blai kanpainarenak.
Herrian udan egongo den aisialdiko eskaintza osatzeko, Mutriku arraun taldeak gaztetxoei zuzendutako arraun ikastaroa eskainiko du. Hori bai, aurtengoan ez da azken urteotan herrian egin izan den futbol kanpusik egongo.
Txantxangorri aisialdi taldeak antolatzen dituen udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean burutuko dira aurten.
Udaleku hauek 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude (HH3tik LH6ra arteko kurtsoetan matrikulatuta daudenak) eta parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 2, 3, 4, 9, 10 eta 11n eman ahalko dute izena, Luardon.
Prezioa 120 eurokoa izango da (200 euro familia bereko bi ume apuntatzen badira, 255 euro hiru ume apuntatzen badira eta 330 euro 4 ume badira).
Txantxangorri aisialdi taldeak ekainaren 25ean egingo du parte hartzeko izena ematen duten umeen gurasoekin bilera baina informazio gehiago nahi dutenek txantxangorrixak@gmail.com helbidera idatz dezakete.
Edonola ere, udaleku hauen zabalkundea «hilaren 28an ikastetxeetan banatuko diren kartel eta eskuorrien bidez, Udalaren web gunean eta Txantxangorriko sare sozial zein web gunean» egingo da.
Bestalde, Mutrikuko Eskola Kirolak antolatzen dituen Kirolaz Blai udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean egingo dira aurten (saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 9:30etik 13:00etara bitartean).
Kirol udalekuak LH3tik DBH4ra arteko umeen partaidetzari irekita egongo dira eta interesatuek hilaren 27rako eman beharko dute izena. Prezioa 100 eurokoa izango da ( 180 euro familia bereko bi ume apuntatzen badira, eta 240 euro familia bereko 3 ume apuntatzen badira).
Informazio gehiagorako mutrikukoeskolakirola@gmail.com helbidera idatz daiteke.
Azkenik, Mutriku arraun taldeak LH6tik DBH4ra arteko neska-mutilei zuzendutako arraun ikastaroa eskainiko du ekainaren 30etik uztailaren 15era bitartean.
Prezioa 50 eurokoa da eta parte hartu nahi dutenek ekainaren 10erako eman beharko dute izena. Horretarako, mutrikuarrauneskola@gmail.com helbidera idatzi edo 688 865 395 zenbakira WhatsApp mezua bidali daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.