Borrar

Mutriku

Samikollako festak ospatzeko ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu dute datorren larunbaterako

Jabi Leon

mutriku.

Asteartea, 2 iraila 2025, 20:15

Comenta

Samikolla auzoko bizilagunek urteko festak ospatuko dituzte datorren larunbatean, ohitura dutenez, ekitaldiz beteriko egitarau batekin.

Aurtengo jaiak abiatzeko erraldoi eta buruhandien kalejira izango da larunbat eguerdian Mutrikuko Goiko plazatik Samikollara.

Horren ondoren festa batzordeak jaietako txosna irekitzeari ekingo dio eta haurrentzako puzgarriak izango dira.

Edonola ere, Samikollako festak 13:00etan hasiko dira ofizialki. Une horretan txupinazoa botako dute eta bildutakoek jaiak ondo hasteko ohiko brindisa egingo dute. Festak abiatuta, auzoko gaztetxoak aterako dira plazara 'Gu gara gu' dantzatzeko; eta horren ondoren auzo bazkaria ospatuko dute Samikollan. Beti bezala, bazkaria 'kanturreo' berezi batekin borobilduko dute.

Atsedenaldirako tarte txiki baten ondoren, Samikollako festen egitarauak 17:30ean izango du jarraipena, haurren partaidetzari irekita egongo den herri kirolen saio batekin, hain zuzen ere.

Hori amaitu bezain pronto karaokea izango da eta hortik aurrera txaranga 'A la Mutrikuarra'ren kalejira (20:00etan Mutrikuko herrigunetik auzora) eta Laket taldearekin erromeria (22:30ean).

Samikollako jaiak borobiltzeko auzotarrek San Nikolas eguna ospatuko dute hilaren 10ean. Egun horretan meza (11:00etan ermitan), salda eta txorizoa eta errifen zozketa izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Samikollako festak ospatzeko ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu dute datorren larunbaterako