Borrar
Marmitako lehiaketaren irabazleak izan ziren Igor eta Jon Mendizabal, 'Goixerri' anaiak, Beheko plazan sukaldatzen, kontzentratuta.

Mutriku

Moilaren bueltan gaur ospatuko den Piñastei egunarekin borobilduko dituzte 'Kalbarioak'

'Goixerri' anaiek irabazi zuten atzoko marmitako lehiaketa eta enkantean 200, 150 eta 130 euro eman zituzten sariketaren aurreneko hiru postuetan geratu ziren lapikoengatik

Jabi Leon

mutriku.

Astelehena, 15 iraila 2025, 20:14

Comenta

Mutrikuarrek larunbat gauean abiatu zituzten jaietako Kalbario Txiki eguna ospatu zuten atzo, ohitura dutenez, ekitaldiz beteriko egitarau batekin.

Eguraldia lagun, goizerako prestatutako ekintzak primeran joan ziren (arratsaldean euria izan zen). Hala, umeek ondo baino hobeto pasatu zuten Egaña gunean egokitutako haur parkearekin, erraldoi eta buruhandiek txistularekin batera eskaini zuten kalejirarekin edota Goiko plazan egon ziren pottokekin.

Helduek, berriz, Musika Bandak Zabiel plazan eskaini zuen kontzertu bereziarekin eta Txoko Eder elkarteak urtero antolatzen duen Marmitako lehiaketarekin gozatzeko parada izan zuten.

Sariketa horretan 16 bikotek hartu zuten parte (plaza guztiak bete ziren) eta epaimahaikideen ustetan Jon eta Igor Mendizabal 'Goixerri' anaiek prestatutako marmitakoa izan zen onena. Izan ere, beraientzat izan ziren aurtengo txapelak. Bigarren saria Mari Karmen Ansorregik eta Belen Fundazurik osatutako bikotearentzat izan zen eta hirugarren postua Josebe Mendizabal eta Zigor Andonegi bikoteak jaso zuen.

Edonola ere, ematen du atzo saritutako marmitakoak ondo sukaldatuta zeudela. Izan ere, sari banaketaren ondoren egindako enkantean 200, 150 eta 130 euro ordaindu zituzten lehiaketaren aurreneko hiru postuetan sailkatu ziren lapikoak eskuratzeko.

Galbaixo Txiki eguna igarota, mutrikuarrek gaur borobilduko dituzte aurtengo Kalbarioko festa herrikoiak, urtero legez, moilaren bueltan ospatuko den Piñastei egun handiarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Moilaren bueltan gaur ospatuko den Piñastei egunarekin borobilduko dituzte 'Kalbarioak'

Moilaren bueltan gaur ospatuko den Piñastei egunarekin borobilduko dituzte 'Kalbarioak'