Borrar

Mutriku

Mendi zikloa itxiko duen 'Neandertalak Euskal Herrian' hitzaldia izango da ostegunean

J. L.

Mutriku.

Astelehena, 24 azaroa 2025, 20:15

Comenta

Burumendi mendi elkarteak Mutrikuko Udalaren laguntzarekin udazken honetarako antolatu duen mendi-zikloa azken txanpan sartu da.

Izan ere, mendizaleen elkarteak prestatutako egitaraua itxiko duen hitzaldia datorren ostegunean egingo da Zabiel kultur etxean, 19:00etan hasita.

Egun horretako saioa 'Neandertalak Euskal Herrian' izenburupean egingo da eta hizlari lanetan eskarmentu handia duen Asier Gomez Olivenza paleontologoa arituko da. Honek aurkikuntza eta ikerkuntza teknika berriak azalduko ditu Zabel jauregira bertaratzen direnen aurrean.

Beti bezala, Mutrikun antolatutako aurtengo mendi-zikloari amaiera emango dion osteguneko hitzaldia gaian interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendi zikloa itxiko duen 'Neandertalak Euskal Herrian' hitzaldia izango da ostegunean