Borrar
Irabazleak (bat falta da) sariak banatzeko ekitaldian. DV
Laura Bedialauneta, Maitane Arizti eta Ayate Masbouh izan dira aurtengo mikroipuin lehiaketaren irabazleak

Mutriku

Laura Bedialauneta, Maitane Arizti eta Ayate Masbouh izan dira aurtengo mikroipuin lehiaketaren irabazleak

Jabi Leon

mutriku.

Martes, 15 de abril 2025, 20:03

Mutrikuko Udalak dagoeneko banatu ditu VIII. Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketaren sariak.

Guztira 48 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan eta 99 lan aurkeztu dituzte (iaz baino 10 gehiago). Epaimahaikideek mikroipuinen maila altua nabarmendu dute eta sarituak izendatzeko erabakia hartzea asko kostatu zaiela onartu dute.

Helduen kategorian 28 partehartzaile izan dira (horien artean 11 mutrikuar) eta lan irabazlea Maitane Arizti gasteiztarrak aurkeztutako 'Emma Montag' izan da. Sari gisa 500 euro eskuratu ditu Maitanek. Gazteen kategorian, berriz, 20 partehartzaile izan dira (15 mutrikuar) eta saria (200 eurokoa) Laura Bedialauneta mutrikuarraren 'Itsasoko kolpea' lanarentzat izan da.

Azkenik, 2008an jaiotako Ayate Masbouh gazteak mutrikuar batek aurkeztutako lan onenari egokitutako saria (200 euro) jaso du, 'Nire anaia' mikroipuinarekin.

Mutrikuko Udalaren ordezkariek «gazteen kategorian egon den maila altua» azpimarratu zuten sariak banatzeko ekitaldian. Gainera, kategoria honetako partehartzaile gehienak mutrikuarrak izanik, «gazte mutrikuarren artean dagoen maila ederra» nabarmendu zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laura Bedialauneta, Maitane Arizti eta Ayate Masbouh izan dira aurtengo mikroipuin lehiaketaren irabazleak