Mutriku
Lanabesen eta argazki zaharren erakusketa, Galbaixotik Zabiel kultur etxera eraman duteOsteguna, 2 urria 2025, 20:16
Irailean ospatu ziren Galbaixo jaietako Galbaixotarren egunean baserriko lanabesen eta argazki zaharren erakusketa ikus ahal izan zen Kristo Galbaixoko ermita aurrean (goiko argazkietan). Bertaratu ziren herritarrek aukera ederra izan zuten garai batean baserriko lanak burutzeko erabiltzen ziren erremintak ezagutzeko eta garai bateko argazkiak ikusteko. Erakusketak izandako arrakasta ikusita, Mutrikuko Udalak Galbaixotik Zabiel kultur etxera eraman nahi izan du, «herritar guztiek hura ikusi eta hartaz gozatzeko aukera izan dezaten». Erakusketa datorren igandera arte bisitatu ahalko da Zabielen (gaur 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekita, eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara arte).