Mutriku
Koldo Ayesta eta Eneritz Aramendia, azkarrenak kroseanAstelehena, 27 urria 2025, 20:23
Dozenaka atletismo-zale elkartu ziren larunbatean Mutrikun XXII. Herri Krosean parte hartzeko. Helduen kategoriako 10 kilometroko ibilbidean 49 korrikalari lehiatu ziren eta irabazleak Koldo Ayesta arabarra eta Eneritz Aramendia azpeitiarra (39:07) izan ziren. Bigarren postuak Mallorcako Hugo Rodriguezek eta Eneritz Urrutia arrasatearrak eskuratu zituzten.