Borrar

Mutriku

Iñigo Andonegi argazki lehiaketara aurkeztutako lanak, hilaren 12ra arte ikusgai

J. L.

mutriku.

Asteazkena, 3 abendua 2025, 20:29

Comenta

Udalak jakinarazi duenez, aurtengo Iñigo Andonegi argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa hilaren 12ra arte ikusi ahalko da Zabiel Kultur Etxean. Astegunetan erakusketa 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean bisita daiteke; eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Lanak jasotzeko epea amaituta, 44 parte-hartzaile ezberdinen 110 argazki aurkeztu dira sariketara baina kultur etxean irekitako erakusketan ez dira denak jarri ikusgai: «jasotako lan guztietatik aukeraketa bat egiten da eta 70 jartzen dira».

Udaletik azpimarratzen dute lehiaketara «kalitate handiko lan asko aurkeztu direla» eta horregatik «zaila izan da erakusketan jarri beharreko 70 argazkiak aukeratzea».

Sariak eta bozketa

Aurtengo Iñigo Andonegi lehiaketaren epaimahaiak Udalak argitaratuko duen 2026ko egutegia irudikatzeko 12 argazki aukeratuko ditu eta horien egileek Bertan elkarteko establezimenduetan gastatzeko 90 euroko bonoa eskuratuko dute, argazki bakoitzeko, sari gisa.

Hori bai, egutegiaren azala irudikatuko duen argazkia herritarrek aukeratuko dute. Horretarako kutxa bat jarri da erakusketan eta pertsona bakoitzak gustokoen duen irudiaren aldeko bozka eman ahalko du.

Epaia ematea eta sari banaketa abenduaren 19an egingo dira, 18:30ean, Zabielen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñigo Andonegi argazki lehiaketara aurkeztutako lanak, hilaren 12ra arte ikusgai