Borrar

Mutriku

Hiru lasterketa izango dira larunbatean jokatuko den Herri Krosaren baitan

J. L.

mutriku.

Asteazkena, 22 urria 2025, 20:11

Comenta

Talaixa triatloi klubak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Mutrikuko XXII. Herri Krosa ospatuko da datorren larunbatean eta horren baitan hiru lasterketa izango dira.

Hasteko LH3tik LH6ra arteko ikasleentzako proba egingo da, 10:00etan eta 1.200 metroko ibilbide batekin (parte hartu nahi duten haurrek Kirol eskolaren bitartez eman behar dute izena).

Horren ondoren (11:00etan) eguneko beste bi lasterketak hasiko dira. Batetik, 12-16 urte bitarteko gaztetxoek 4 kilometro egin beharko dituzte. Bestetik, 16 urtetik gorakoek 10 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.

Bi proba horietan parte hartu nahi duten zaletu guztiek www.herrikrosa.eus web gunearen bitartez eman behar dute izena (helduen kasuan inskripzioaren prezioa 15 eurokoa da).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hiru lasterketa izango dira larunbatean jokatuko den Herri Krosaren baitan