Mutriku
Herritarrek Oroimen Eguna ospatzeko aukera dute larunbatean SaturraranenJ. L.
mutriku.
Asteazkena, 5 azaroa 2025, 20:33
Mutrikuko memoria historikoa jaso eta zabaltzeko helburuekin sortu zen Saturraran memoria elkarteak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu larunbat honetan Saturraranen ospatuko den Memoria Egunean parte hartzera.
Hilaren 8rako prestatutako ekintzekin (12:00etan hasiko dira) nahi duten herritar guztiek Saturraraneko kartzelan preso egon ziren emakumeak eta umeak omentzeko aukera izango dute.
Saturraran memoria elkarteko kidea den Arantza Ugartek aurreratu duenez, larunbateko ospakizuna, azken urteotan Saturraranen egin denaren ildo beretik joango da: «lehenik eta behin Saturraraneko kartzelaren historia kontatuko dugu era laburrean, eta horren ondoren bertan preso izan zirenak omentzeko lore eskaintza bat eta Aurresku bat izango dira». Ekitaldia borobiltzeko bertso eta 'Hegoak ebaki banizkio' bezalako abesti batzuk kantatuko dituzte.
Euria iragarrita dagoela eta, karpa batzuk jarriko dituzte larunbatean Saturraranen.