Borrar
Udalaren eta herriko eragile ezberdinen ordezkariak udako kultur egitaraua aurkezteko agerraldian. UDALA

Mutriku

Gure Ametsa dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko ekitaldi batek irekiko du udako kultur egitaraua, uztailaren 5ean

Jabi Leon

Mutriku

Sábado, 14 de junio 2025, 20:53

Mutrikuko Udalak herriko eragile ezberdinekin elkarlanean uda honetarako antolatutako kultur ikuskizunen egitaraua aurkeztu du aste honetan.

Programazioa abiatzeko Gure Ametsa dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko prestatutako ekitaldi berezi bat izango da uztailaren 5ean.

Izan ere, Gure Ametsa dantza taldeak Mutrikuko Musika banda, Akordeoi taldea, Madalen abesbatza eta Mutrikuko Txistulari taldea gonbidatu ditu berarekin batera urteurrena ospatzeko emanaldi honetan parte hartzera.

Udako kultur egitarauak uztailaren 11n izango du jarraipena.

Egun horretan Anaiarte abesbatzaren txanda izango da eta kontzertu honekin emango zaio amaiera herriko taldeen saioei.

Uztailaren 19an, Izaki Gardenak talde gazteiztarra izango da oholtza gainean 'Orube' izeneko lan berria aurkezten.

Uztailerako antolatutako hiru kultur emanaldiak 22.30ean hasiko dira, Goiko plazan.

Abuztuaren 2an Olaia Inziarteren zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da. Artista nafarrak 'Zerrautsa' bere azken lana aurkeztuko du mutrikuarren aurrean.

Azkenik, Mariachi Imperial de Guajanajuato taldeak abuztuaren 9an itxiko du udako egitaraua. Abuztuko bi emanaldiak 23.00etan hasiko dira, Goiko plazan.

Edonola ere, horiek ez dira uda honetan Mutrikun izango diren musika emanaldi bakarrak izango. Malen jaietako bezperan (uztailaren 21ean) DJ Rikki herritarraren saioa izango da; eta koadrila egunean (uztailaren 24an) Sune arituko da herrian.

Hauez gain, Fan&Go erromeria, Goazen! karaokea edota Kukai dantza konpainia izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Ametsa dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko ekitaldi batek irekiko du udako kultur egitaraua, uztailaren 5ean

Gure Ametsa dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko ekitaldi batek irekiko du udako kultur egitaraua, uztailaren 5ean